jueves, 5 de febrero de 2009

EPIKURO MEZEORI GUTUNA:

1.Egin paragrafoen laburpena zure hitzekin ipiniz:

1 Testuaren laburpena:

Bai zaharrak eta bai gazteak arazo filosofikoei buruz jardun behar dugu. Nahiz eta gizakiok ez dugun filosofatzen, plazerra sentitzeko, guztiok filosofatu behar dugu eta ez dugu gazte edo zaharra izatea aitzaki bezala jarri behar. Hori dela eta, gizaki guztiok etengabe zoriona sentitu nahi dugu.

2 Testuaren laburpena:

Jainkoak ez dira gure bizitzan sartzen, hor daude. Jainkoak existitzen dira. Baina ez dira jendeak uste dugun bezalakoak, ezberdinak dira. Bere bizitza egiten dute eta guk gurea egiten dugu, beraiek gurean sartu gabe.

3 Testuaren laburpena:

Gizakiok, ez gara zoriontsuak heriotzari beldur diogulako. Heriotzari ez diogu beldurrik izan behar. Heriotza sentitzean zerbait garela sentitzen dugu. Ez bizitzea ez da beldurgarria eta munduan dagon gaitzik larriena heriotzari beldur izatea da. Bizirik zaudenean, ez duzu heriotza sentitzen eta heriotza ematen denean aldiz, zu ez zara existitzen.

4 Testuaren laburpena:

Zaharrek heriotzarako prestatu behar duela eta gazteek ongi bizi behar dutela pentsatzen duena, inozoa da. Denenk jakin behar dugu zer den heriotza eta denek jakin behar dugu bizitzaz disfrutatzen. Jende batzuk beldurra diote etorkizunari. Hau ez dago gure esku. Adibidez, nik tituluak ateratzen baditut ez daukat zihur lana izango dudanik, baina aukerak izango ditut.

5 Testuaren laburpena:

Desioak berriz bi motatakoak izan daitezke: naturalak eta alferrikakoak. Naturalen artean batzuk beharrezkoak eta besteak naturalak soilik dira. Beharrezkoen artean berriz batzuk zoriona ematen digute, bertze batzuk gorputzaren ongizatea eta azkenik badira bizitzeko beharrezkoak direnak ere. Zoriontsu bizitzea eta oinazerik ez izatea da denon helburua eta lortzen dugunean ez daukagu gehiagoren beharrik. Plazerraren beharra berriz, oinazea dugunean sentitzen dugu eta oinazerik ez dugunean ez dugu plazerraren beharrik.

Ondorioz, plazerra zriontsu bizitzea da eta baita beharrezko ondasuna ere. Batzuetan oinazeak plazerrak baino garrantzi handiagotzat hartzen ditugu, denbora luzearen ondoren plazer handiagoa sentitzen dugu.

Hemen guk egindako testuaren eskema bat:














6 Testuaren Laburpena:

Bizitzan beharrezkoarekin bakarrik bizitzen ohitzen bagara, gauzak gaizki badoaz, ohituta egongo gara edo moldatuko gara. Gauzak ongi doazenean aldiz, gehiago disfrutatzen dugu.

Janariarekin alderatuz gero, gosea asetzeko oinarrizko elikagaiak jaten baditugu (ogia eta ura), beharrezkoarekin bizitzera ohituko gara. Une berezietan janari ez-ohikoa dugunean, gehiago disfrutatu eta plazerr handiagoa sentituko dugu.

7 Testuaren Laburpena:

Bertan agertzen den plazerra, ez da guk pentsatzen duguna, plazer normala da. Plazerra mina ez sentitzea da eta sufrimendu psikologikoa ez sentitzea da, animoekin ongi egotea.

Hau jakiteko filosofatu behar dugu. Hau da, kalkuluak egin behar ditugu. Adibidez, txokolatea asko jaten badugu, mina sentituko gugu, hau da, ez dugu plazerra sentituko. Kalkuluak egiten baditugu eta txokolate gutxiago jaten badugu, ongi sentituko gara eta plazerra sentituko dugu.

8 Testuaren Laburpena:

Bizitzeko gauzarik onena, jakintsu bat izatea da, hau da, aurreko egoerei beldurrik ez diena eta kalkulatzen dakiena.

Berak esandakoa jarraitu behar dugu, denok nahi dugun zoriontasun hori lortzeko.

10 Testuaren Laburpena:

Gutun honetako egoerez hausnartu behar dugu eta horrela ez duzu arazorik izango, ongi biziko zara lasaitasunean. Berak esandakoari kasu egiten diona, jainko baten pare biziko da.

1 comentario: